Mariñamendi eta Aitzleorretik txangoa

Erabiltzailearen aurpegia Alpino Uzturre Elkartea 2014ko abenduaren 9a

Alpino Uzturre Elkarteak abenduaren 14rako mendi irteera bat antolatu du. Txangoa Zegaman hasi eta Seguran bukatuko da, eta tartean, Mariñamendi (787 m.) eta Aitzleor (730 m.) mendiak igoko dira.

Ibilbidearen iraupena 4 ordukoa eta luzera 16 kilometrokoa izango da. Autobusaren irteera San Frantziskotik 08:30ean izango da, eta txangoa bukatu ondoren, Segurako Izkiña jatetxean babarrun jatea izango da.

Bazkideek 30 € ordaindu beharko dute, eta ez bazkideek 32€ (autobusa eta bazkaria barne). Mendi martxa bakarrik egin nahi dutenentzat, bazkideek 5€ eta ez bazkideek 7€ ordaindu beharko dituzte.

Irteerari buruzko informazio gehiago ( bideoa ):

Izena ematea: 943 65 27 89 edo alpinouzturre@hotmail.com

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!