Goñitik Lezaunera txangoa Alpinorekin

Erabiltzailearen aurpegia Alpino Uzturre Elkartea 2014ko maiatzaren 5a

Ibilaldia, datorren igandean, maiatzaren 11n izango da, eta izen ematea zabalik da.

Alpino Uzturre Elkarteak Maiatzaren 11rako mendi irteera bat antolatu du. Txangoa Goñitik hasi eta Lezaun herrian bukatuko da. Trekua (1.235 m.), Malkaxko (1.238 m.), Trinidad de Iturgoyen (1.224 m.) ta Mugaga (1.219 m.) mendiak igoko dira. Autobusaren irteera San Frantziskotik 07:30ean izango da. Luzera 22 km. eta desnibel akumulatua goraldea 944 m. dira. Bazkideek 11 € ordaindu beharko dute, eta ez bazkideek 13€. Izena ematea: 943 65 27 89 edo alpinouzturre@hotmail.com

Ibilbidearen inguruko informazio gehiago, hemen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!