Alegiako festa alternatiboen egitaraua eman du ezagutzera gaztetxeak

Erabiltzailearen aurpegia Alegiko Gaztetxea 2018ko eka. 18a, 14:56

31. urtez jarraian, herriko gazteek antolatutako egitarau alternatiboa izango da Alegiako jaietan.

1986 eta 1987 urteetan, Bulebarrean txosna eta eszenatoki txiki bat muntatu zituzten Ziklox Garaialde musika taldeko kideek eta lagunek. Taldearentzako xoxa batzuk atera eta instrumentuak etab. erosteko. Taldea, ordea, 1987 urtean desegin zen. Baino hazia ereinda zegoen ordurako. Herrian bazegoen musika eta ekintza desberdinak burutzeko gogoa eta indarra. Gaztetxea okupatu zen urte bukaeran, 1987ko abenduan.

Gaztetxeak hartu zuen Bulebarreko festekin jarraitzeko ardura, egitarau ofizialak ez baitzituen gazteen nahiak eta beharrak asetzen. Hutsune hau betetzeko asmoz, 1988 urtean, Festa Alternatiboetan? Bibalabirjen lelopean egun oraindik herriko gazteek antolatzen dituzten festen lehen edizioa etorri zen.

Soilik 1992. urtean ez dira Bulebarrean ospatu. Izan ere urte horretan Bulebarra obretan zegoen eta lehengo eskola txikietako patioan antolatu ziren festak.

Aurtengorako ere prest da egitaraua:

Uztailak 11, asteazkena

17:00 Xantox futbol txapelketako finalak.
19:00 Sagardo dastaketa trikitilariekin
19:30 Elkartasun argazkia
20:30 Zahagiardoa
00:00 Erromeria Gabenara taldearekin
05:30 GAUPArgazkie.

Uztailak 12, osteguna

18:00 Desafioa
20:30 Zahagiardoa
23:00 Kontzertuk AKABU + HERRIKO TALDEAK + DJ BALDA

Uztailak 13, ostirala, Mozorro eguna

12:30 Bertso-poteoa
14:30 Bazkarie. Ondoren bakarlaria eta poteoa jokoekin.
20:30 Zahagiardoa
23:00 REGGAuE: KULTO KULTIBO + DABU SELEKTAH & LAGUNAK
05:00 ELEKTROPAPO elektrotxaranga.
06:00 AFTERBIRJEN gaztetxean.

Uztailak 14, larunbata

20:30 Zahagiardoa
23:00 Kontzertuak ANTZARRAK PERRATZEN + KOLTXOI + OZTOPO.

Uztailak 15, igandea

16:00 Mus txapelketa
20:30 Zahagiardoa
22:30 Herriko bertsolariak.

Bestalde, txoznan bokatak salduko dituztela iragarri dute, ostiralean eta larunbatean izan ezik. Jarrera faxista, arrazista, homofobo edota sexistarik gabeko gunea dela ere aldarrikatu dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!