Kontzertuak: Piztiak eta Desordutan

Erabiltzailearen aurpegia Alegiko Gaztetxea 2015ko api. 29a, 22:39
Ostiralean, Maiatzak 1, Pop-Rock&Roll doinuak izango ditugu Alegiko gaztetxean.

Alde batetik gurean ezagunak diren DESORDUTAN taldea. Tolosa eta Alegiko kideak ditu eta 2005ean sortu zen Desordutan taldea. Diotenez, azken diskoaren kantuez gain, kantu berriak eskeiniko dizkigute.
Beste aldetik, PIZTIAK taldea izango dugu. Txomin Uribek (gitarra eta ahotsa) eta Josu Aranbarrik (ahotsa eta baxua) sortu zuten Piztiak. Biak ala biak Tu-k pop-rock taldean aritu ziren 80ko hamarkadaren amaieran, eta euskal talde onenari emandako saria irabazi zuten Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketan. Rock&roll taldea da Piztiak, gitarren indarrean eta ahotsaren melodian oinarritzen dena, baita hitzen kutsu poetikoan ere —Kirmen Uribek idatzi ditu horietako asko—. Taldea inoiz desegin ez bada ere, etenaldi luzeak izan ditu. 2015ean argitaratu du azken diskoa, U. 16 urteren ondoren laukote formatua berreskuratu du Piztiak-ek, Jesus Galan gitarrista taldera itzuli baita. Piztiak taldeak prest du lan berria. u izenburua du eta argitaratu berri du Ondarroako taldeak bere zigiluarekin (Buztenbaltza).

Argia eta itzala (Gaztelupeko Hotsak, 1998) eta Zero (Gaztelupeko Hotsak, 1999) grabatu zituen lan talde berberak — Txomin Uribe, Josu Aranbarri, Jesus Galan eta Peio Larrañaga musikariek, Josu Lastra soinu teknikariak eta Kirmen Uribe idazleak osatutakoa— ondu du u diskoa. Hortaz, bi haiekin nolabaiteko “trilogia” osatzen du lan berriak —izenburua ere bi disko haienaren segida litzateke—. “Jesus Galanen bueltatzea nabaritzen da gitarra indartsuetan eta bere jotzeko era berezi horretan. Baina ezin ahaztu taldean Gabeko kalapitxixak lanak utzi duen arrastoa, abestien heterogeneitatean esaterako, baita abesteko askatasunean eta lasaitasunean eta akustiken erabileran ere”, azaldu du taldeak.

1991. urtean sortutako taldearen etapa desberdinetako eraginak batzen dituen lana dela aurreratu du, baina badira ñabardura berriak instrumentazioan —teklatuak, mandolina eta cavaquinhoa erabili dituzte—, eta lehen aldiz country ukituko abestiak daude. Petti kantariak, Urtzi Lee mandolina eta cavaquinho jotzaileak eta Katü Bürü perkusio taldeak kolaboratu dute diskoan.

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!