Bi bertso saio eta erromeria, Alegiako Gaztetxearen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Alegiko Gaztetxea 2015ko api. 20a, 21:13

Ostegunean Alegiko zinean, gaueko 21:30 bertso saioa Alegiko gaztetxeak antolatuta. Eta ostiralean, gaztetxe bertan bertso-saioa eta erromerie.

Asteburu oso indartsu bat dator hurrengo hau Alegiko Gaztetxeak antolatutako ekintzei dagokionez, ostegunean hasi eta ostiralera arte ekintzak antolatu baititu gaztetxeak.

Ostegunean Alegiako zinean Gipuzkoaren Txapelketaren moldeko saio bat izango da, saio serio, luze eta "pisutsuago" bat. 21:30ean hasiko da.

Ostiralean berriz Alegiako Gaztetxean, bederatzi t'erdietan hasita, bertso saio informal, alai eta barregarriago bat izango da, eramanerrazagoa den saio bat. Baina festa ez da horren goiz amaituko eta saioaren ostean erromeri talde bat izango da, Ezten giro. Debako talde honek giroa jarriko du gauean zehar.

Bertsolariak:
Osteguna: Iñigo Goroztarzu, Adur Gorostidi, Mikel Artola, Imanol Irazustabarrena, Haritz Mujika eta Unai Mendizabal.
Ostirala: Txomin Azpiroz, Beñat Iguaran, Oihana Iguaran, Imanol Irazustabarrena, Haritz Mujika eta Unai Mendizabal.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!