200 eurotako hiru sari Alegian gastatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Alegiako Merkatari Taldea 2017ko ekainaren 9a

Alegiako Merkatari, Ostalari eta Zerbitzuen Taldetik, Udalaren laguntzarekin, festak gainean direla-eta abian jarri dute uztaileko kanpaina berezia.

Ekainaren 9tik 30era bitarte, egindako erosketa eta kontsumoetan txartel bat izango dute betetzeko bezeroek eta, modu horretan, uztailaren 7an egingo den zozketarako sartuko dira zuzenean.

Baina saria ez da nolanahikoa! 200 euroko 3 kontsumo sari emango dira, establezimendu parte hartzaileetan gastatzeko. Baldintza bat izango dute: uztailaren 12an gastatu beharko dira sariak eta jarraipen berezia egingo zaie, argazkiekin eta abar, festen barne. Zerbitzuetan, txanda eskatu eta ordaindu egin beharko dute.
 
Parte hartu nahi? Zatoz gure establezimenduetara!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!