Igandean irteera Izaba aldera

Erabiltzailearen aurpegia Aizkardi Mendi Elkartea 2019ko ekainaren 10a

Izena emateko, telefono honetara deitu beharko da 649 71 71 82 zenbakira, 20:00etatik 22:00etara, edo bestela, Aizkardi elkartearen aretoan ostegunean ordutegi berdinean egin daiteke izen ematea. Irteera igandean 06:00etan izango da Olaederra kiroldegitik.

Mintzateko bailaratik abiatuko gara Otsogorrigaina (1.902 metro) igotzeko. Jarraian Kartxilara (1.982 metro) igoko gara eta Juan Pitoko Bentara jaitsiko gara.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!