Nafarroara joateko irteera igandean

Erabiltzailearen aurpegia Aizkardi Mendi Elkartea 2019ko otsailaren 11

Irteera goizeko 07:00etan izango da otsailaren 17an, igandea, Olaederra kiroldegitik.

Oraingoan, Hiriberritik (980 metro) abiatuko gara eta Otsagiraino (814 metro) zeharkaldia egiteko asmoa dugu. Zeharkaldi honetan, aurrena Berrendiko (1.346 metro) gailurra igoko dugu eta gero Abodikoa (1.493 metro).

Irteera honen iraupena sei ordu ingurukoa da eta luzera 21 Kilometrokoa da.
Izena emateko, telefono honetara deitu beharko da, 20:00etatik 22:00etara, 649 71 71 82 edo Aizkardi aretoan, ostegunean, ordutegi berdinean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!