Igandean Lapurdira Aizkardi mendi elkartearekin

Erabiltzailearen aurpegia Aizkardi Mendi Elkartea 2019ko urtarrilaren 14a

Irteera honen iraupena sei ordu ingurukoa da eta luzera 23 kilometrotakoa. Izena emateko, telefono honetara deitu behar da, 649 71 71 82ra,  20:00etatik 22:00etara. Bestela Aizkardiren aretoan egin daiteke izen ematea, ostegunera arte, ordutegi berdinean.

 

Irteera zirkularra izango da eta Ainhoatik abiatuta, Errebi (583 metro), Mondarrai (749 metro) eta Gorospileko (692 metro) gailurrak egin ondoren, Ainhoan bukatuko dute irteera. 07:30ean izango da irteera igandean, Olaederra kiroldegitik abiatuta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!