Amaitu da 35. Mendi Astea Villabonan

Erabiltzailearen aurpegia Aizkardi Mendi Elkartea 2018ko azaroaren 26a

Igandean egindako mendi irteerarekin amaitu dituzte ekitaldiak eta ostiralean argazki rallyko sariak banatu ziren.

35. Mendi Astea bukatu da eta balorazioa oso ona da. Emanaldi guztietan jendeak erantzun du. 11. Argazki Rallyari dagokionez, sariak ostiralean banatu ziren eta emaitzak hauek dira:

- Lehenengo saria, Jose Antonio Lizarralderentzat izan da, "Atsedena" argazkiagatik.
- Bigarren saria, Carlos Mediavillarentzat, "Karobia" argazkiagatik.
- Hirugarren saria Arantxa Satrustegirentzat izan da, "Zenbat gauza pasa dira" argazkiagatik.

Oraingoan publikoak hautaturiko argazki onena, epaimahaiarekin bat etorri da eta saria "Atsedena" argazkiarentzat izan da. Haurren kategorietan, berriz, sariak Maddi Zubeldia (Artrosia) eta Liher Yarzarentzat (Aspaldiko Baserria) izan dira.

Argazki guztiak Aizkardiren web orrian daude

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!