Aizkardiren 35. Mendi Astea prest

Erabiltzailearen aurpegia Aizkardi Mendi Elkartea 2018ko azaroaren 15a

Astelehenetik aurrera Mendi Astea egingo du Aizkardi mendi elkarteak. Hona hemen ekitaldiak iragartzeko prestatutako bideoa:

Azaroaren 19tik 22ra

11. Argazki rallyko lanen erakusketa Gurea aretoko sarreran.

Azaroak 20, asteartea

20:00. Pou anaien eskutik 20 urte mendi bertikaletan emanaldia. 

Azaroak 21, asteazkena

20:00. Joseba Iztuetak eskainiko du emanaldia: Denbora izeneko leku bat Khan Tengri eta Lenin Peak.

Azaroak 22, osteguna

20:00. Andoni Arregi eta Imanol Amundarain arituko dira emanaldia eskaintzen: Madagaskar, eskalada aitzaki.

Azaroak 23, ostirala

20:00. Annapurnaren magaletik oinez emanaldiaz ariko dira, Mendia, Ait-chaou, Lertxundi eta Barinaga.

Ondoren. Argazki rallyaren sari banaketa ekitaldia.

Azaroak 25, igandea

08:30. Olaederra kiroldegitik abiatuko da mendi ibilaldia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!