Argazki rallya egingo da datorren igandean

Azaroaren 11n, 09:00etatik aurrera, Aizkardiko aretoan, Larrea auzoko 18. zenbakian egin beharko dira izen emateak. 9 kilometroko ibilbidean, 4 ordutan atera beharko dira argazkiak.

Lanak, azaroaren 19tik 23ra Gurea areotan ospatuko den 35. Mendi Astean erakutsiko dira eta azaroaren 23ko emanaldian banatuko dira sariak.

Argazki onenari 150 euroko saria emango zaio, bigarren saridunari 100 euro eta hirugarrenari 75 euro. Haurren kategorian, 12 urtetik beherakoentzat ere izango dira sariak: bi argazki onenen egileentzat mendi materiala oparituko dute. Gainera, publikoak hautatutako argazki onenaren egileak, bi lagunentzako afaria irabaziko du Itzalpe jatetxean.

Mendi aste oparoa

Urtero antolatzen du garai honetan mendi astea Aizkardi elkartea. Azaroaren 19tik 25era izango da aurten eta emanaldiak Gurea aretoan izango dira.

Hona hemen prestatu duten egitaraua:

Azaroaren 19tik 22ra

11. Argazki rallyko lanen erakusketa Gurea aretoko sarreran.

Azaroak 20, asteartea

20:00. Pou anaien eskutik 20 urte mendi bertikaletan emanaldia. 

Azaroak 21, asteazkena

20:00. Joseba Iztuetak eskainiko du emanaldia: Denbora izeneko leku bat Khan Tengri eta Lenin Peak.

Azaroak 22, osteguna

20:00. Andoni Arregi eta Imanol Amundarain arituko dira emanaldia eskaintzen: Madagaskar, eskalada aitzaki.

Azaroak 23, ostirala

20:00. Annapurnaren magaletik oinez emanaldiaz ariko dira, Mendia, Ait-chaou, Lertxundi eta Barinaga.

Ondoren. Argazki rallyaren sari banaketa ekitaldia.

Azaroak 25, igandea

08:30. Olaederra kiroldegitik abiatuko da mendi ibilaldia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!