Finalistaren Eguna urriaren 21ean Villabonan

Erabiltzailearen aurpegia Aizkardi Mendi Elkartea 2018ko urriaren 8a

Eskolarteko XXXI. mendi lehiaketa, aurten, Villabonan izango da, urriaren 21ean 09:00etan hasita eta Aizkardi mendi elkartea arduratuko da antolaketaz.

Gipuzkoako ikastetxeetako neska mutil guztiek har dezakete parte. Bi ibilbide prestatu dituzte, bat 13 kilometrokoa eta bestea motzagoa 9 kilometrotakoa. Hain zuzen, Mandabietako bidegurutzean aukeratu beharko da ibilbide luzea egiten jarraitu, ala motza egiteko desbideratu. Puntu honetan Goizeko 11:00etan moztuko da Ibilbide Luzea.

Errebote plazatik abiatuko da ibilaldia, 09:00etan, eta guraso edo arduradunek lagunduta ez doazen taldeek ezingo dute irteera hartu.

Izen emateko azkeneko eguna, urriaren 19a da eta bi aukera daude, posta elektronikoz ibilaldia@aizkardi.com helbidean edo telefonoz, asteartetan eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara, 649 71 71 82 telefono zenbakira deituz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!