Igandean Nafarroa aldera egingo dugu irteera

Erabiltzailearen aurpegia Aizkardi Mendi Elkartea 2018ko ekainaren 4a

Izena emateko, osteguna baino lehen hots egin beharko da telefono honetara: 649 71 71 82, 20:00etatik 22:00etara. edo Aizkardi aretoan ordutegi berdinean.

Oraingoan, Belaguatik (998 metro) abiatuko gara eta Keletta (1.902 metro) eta Kartxila (1.982 metro) ttonttorrak zapaldu ondoren, berriro itzuliko gara Belaguara. Irteera honen iraupena sei ordu ingurukoa izango da. Luzera, berriz, 14 kilometrokoa. Irteera, 06:00etan abiatuko da Olaederra kiroldegitik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!