Araba aldera irteera Aizkardiren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aizkardi Mendi Elkartea 2018ko maiatzaren 14a

Maiatzaren 20an izango da eta 07:00etan izango da irteera Olaederra kiroldegitik. Izen emateak ostegun arte egin daitezke Aizkardiren lokalean edo 649 71 71 82 telefonora deituta, 20:00etatik 22:00etara.

Oraingoan, Arkamu mendilerroa goaz. Abiapuntua izango da Jokano (600m) eta hemendik igoko gara aurrena Montemayor (1060m) eta jarraian Kruzeta (1169m), Coronas (1166m), Repiko (1186m), Risco Malo (1165m) eta Peña Colorada (1132m), Arrianora (753m) jaisteko.

Irteera honen iraupena bost ordu eta erdi ingurukoa izango da. Luzera, berriz, 21 kilometrokoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!