Bizkaira irteera antolatu du Aizkardik

Erabiltzailearen aurpegia Aizkardi Mendi Elkartea 2018ko apirilaren 10a

Aizkardiren aretoan, osteguna baino lehen eman beharko da izena 20:00etatik 22:00etara edo bestela 649 71 71 82 telefonoan.

Arrazolatik abiatu eta handik Anbotora (1.331 metro) igoko gara. Jarraian Udalaitz (1.120 metro) eta Besaidetik (550 metro) pasa ondoren, Gipuzkoako Udalara jaitsiko gara. Sei ordu eta erdi iraungo dituen ibilbidea izango da, 19 kilometrotakoa.

Irteera, ohi bezala, 07:00etan izango da Olaederra  kiroldegitik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!