Igandean Nafarroara Aizkardirekin

Erabiltzailearen aurpegia Aizkardi Mendi Elkartea 2018ko otsailaren 14a

Igandean, otsailaren 18an, irteera bat antolatu du Aizkardi Mendi Elkarteak Nafarroa aldera.

Orreagatik (936 metro) abiatuko dira. Irteera zirkularra izango da eta Astobizkar (1.499 metro) eta Ortzanzurieta (1.566 metro) tontorrak zapaltzeko asmoa dute.

Izen emateak, osteguna bitarte egin daitezke 649 71 71 82 telefonoan 20:00etatik 22:00etara edo ordutegi berdinarekin, Aizkardiko egoitzan.

Olaederra kiroldegitik abiatuko dira igandean, 07:00etan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!