Igandean Lapurdira Aizkardirekin

Erabiltzailearen aurpegia Aizkardi Mendi Elkartea 2018ko urtarrilaren 15a

Igandean, urtarrilak 21, 07:30ean abiatuko dira Olaederra kiroldegitik. Izen emateak, osteguna bitarte egin daitezke, Aizkardiko aretoan edo 649 71 71 82 telefonoan, 20:00etatik 22:00etara.

Iholditik abiatuko da eta irteera zirkularra izango da. Besteak beste Hoxa Handia (574 metro), Mendibile (456 metro) eta Iratzegorri (369 metro) tontorrak igoko ditugu eta abiatutako tokira itzuliko gara. Irteeraren iraupena bost ordu ingurukoa izango da eta 16 kilometroko luzera izango du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!