34. mendi astea antolatu dugu azaroaren 21tik 26ra

Erabiltzailearen aurpegia Aizkardi Mendi Elkartea 2017ko azaroaren 16a

Asteartetik hasi eta ostiral arte, hainbat emanaldi eskainiko ditugu Villabonako Gurea zine aretoan, 20:00etatik aurrera. Mikel Zabalzaren, Euskal Mendizale eta Yonki Federazioaren, Migel Mari Elosegiren eta Egoitz Bengoetxearen abenturak entzungo ditugu.

X. argazki rallyko lanen erakusketa ikusi ahal izango da aste osoan, eta azaroaren 24an, ostirala, egingo dugu sari banaketa. Azaroaren 26an, berriz, mendi ibilaldia egingo dugu; 08:30ean abiatuko gara Olaederra kiroldegitik. Aizkardiren webgunean eskuratu daiteke informazio gehiago.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!