Azaroaren 12an egingo da 10. argazki rallya

Erabiltzailearen aurpegia Aizkardi Mendi Elkartea 2017ko azaroaren 6a

Aizkardi Mendi Elkarteak antolatzen duen argazki rallyrako izen ematea azaroaren 12an bertan egin beharko da elkartearen aretoan, 09:00 baino lehen. Orduan emango zaio hasiera itzuliari.

Guztira 9 kilometroko luzera izango du Aizkardi mendi elkarteak markatutako ibilbideak eta bertan atera beharko dira argazkiak. Lau orduko epea izango da horretarako.

Lanak azaroaren 20tik 24ra Mendi Astearen barruan erakutsiko dira Gurea zinema aretoan. 12 urtetik beherako haurren kategorian bi argazki onenen egileentzat mendi materiala oparituko da. Publikoak hautatutako argazki onenak Iturri-Goxo jatetxean bi lagunentzako afaria jasoko du. Epaimahaiak ere sariak emango ditu: onenak 150 euro, bigarren sailkatuak 100 euro eta hirugarrenak 75 euro jasoko ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!