Bisaurinera Aizkardirekin

Erabiltzailearen aurpegia Aizkardi Mendi Elkartea 2017ko urriaren 16a

Urriaren 22an, igandean egingo dute irteera. Izen emateko, osteguna baino lehen jo beharko da Aizkardi mendi elkartearen lokaletara edo bestela, 649 71 71 82 telefono zenbakira deitu, iluntzetan 20:00etatik 22:00etara.

Igandean, goizeko 06:30ean aterako dira Olaederra kiroldegitik eta Lizarako aterpetxera joango dira zuzenean. Handik abiatuko dute 12 kilometroko ibilaldia.

Lizarako aterpetik Bisaurinera igoko dira (2.670 metro), Vernerako txabolatik eta zelaitik pasa ondoren. Jaitsiera Foraton (2.020 metro) izeneko lepotik egingo dute. Bost ordu eta erdiko ibilaldia izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!