Pancorbora irteera egingo dugu igandean

Erabiltzailearen aurpegia Aizkardi Mendi Elkartea 2017ko maiatzaren 8a

Maiatzak 14an, irteera antolatu dugu Pancorbo (Burgos) aldera joateko. Portillo de Bustotik (995 metro), kresterio bat egingo dugu eta Cuetos (1.085 metro), La Maya (1.285 metro), Verdina (1.350 metro) eta Castillate (1.028 metro) gailurretatik pasa ondoren, Pancorbon bukatuko dugu irteera. Sei orduko iraupena izango du.

Izen emateak osteguna baino lehen egin beharko dira iluntzetan 649 71 71 82 telefonora deituta edo Aizkardi mendi elkartearen lokalean.

Igandean, Olaederra kiroldegitik aterako gara, goizeko 07:00etan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!