Mendi irteera Erlo aldera

Erabiltzailearen aurpegia Aizkardi Mendi Elkartea 2016ko abenduaren 9a

Aurtengo azkeneko irtera antolatu dugu Erlo aldera (Zestoa) abenduaren 18rako.

Irtera zirkularra izango da eta Zestoatik (45m) abiatuko gara. Aurrena Kakuetako tontorrera igoko gara (918m), eta segidan Erlora (1019m). Hemendik Zestoara itzuliko gara.

Izena emateko, telefono honetara deitu behar dute herritarrek 649-717-182 edo Aizkardiren aretora joan behar dute ostegunetan, 20:00etatik 22:00etara, abenduaren 15era arte. Irteera goizeko 7:30ean izango da abenduaren 18an, Olaederra kiroldegitik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!