Mendi astea egingo du Aizkardik astelehenetik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Aizkardi Mendi Elkartea 2016ko azaroaren 14a

Igandean, azaroaren 27an ospatuko den mendi ibilaldiarekin amaituko dituzte ekitaldiak, baina aurrez hitzaldi eta ikus entzunezkoak izango dira.

Azaroak 22, asteartea

20:00. Gurea zine aretoan Alberto Zerain ariko da, Dhaulagiri  udaberrian eta Manaslu udazkenean ikus-entzunezkoa eskainiko du.

Azaroak 23, asteazkena

20:00. Fermin Perez Mino izango da hizlari Villabonako Gure aretoan. 11 iturri kayak munduko ur bizietan zehar lana eskainiko du.

Azaroak 24, osteguna

20:00. Nun-eko espedizioa. India ikus-entzunezkoa eskainiko dute Iñigo Lizarribar, Mikel Legarreta eta Ibon Zabalak.

Ondoren. 9. argazki rallyko sari banaketa egingo da.

Azaroak 25, ostirala

21:00. Julio Villarren eskutik, E, Petrel lana ikusteko aukera izango da. Sarrerak, 8 euro balioko du.

Azaroak 27, igandea

08:30. Mendi ibilaldia abiatuko da Olaederra kiroldegitik.

OHARRA: Aste osoan zehar, 9. argazki rallyko lanen erakusketa izango da ikusgai Gurea zinema aretoko erakusketa gelan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!