IX. Argazki rallya datorren igandean

Erabiltzailearen aurpegia Aizkardi Mendi Elkartea 2016ko azaroaren 7a

Igandean, azaroak 13, 09:00etan emango zaio hasiera argazki rallyari. Izen emateak, egunean bertan egin beharko dira, doan, Aizkardiko aretoan, Larrea auzoko 18. zenbakian.

Antolakuntzak esandako mendi ibilbide batean zehar ateratako argazkiak sartuko dira lehiaketan. Ibilbideak 9 kilometroko luzera du eta argazkiak, lau orduko epean atera beharko dira.

Rallyan parte hartzen duten argazkiekin erakusketa antolatuko du Aizkardik, azaroaren 21etik 25era Gurea zinema aretoko erakusketa gelan, 33. Mendi Astearen barruan.

Sariak ere egongo dira parte hartzaileentzat: argazki onenari 150 euroko saria emango zaio, bigarrenari, 100 eurokoa eta hirugarrenari 75 eurokoa. Haurren kategorian (12 urtetik behera), bi argakzi onenen egileentzat mendi materiala oparituko da.

Gainerako publikoak hautatutako argazki onenari saria emango zaio: Iturri-Goxo jatetxean bi lagunentzat afaria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!