Irailaren 17 eta 18rako irteera antolatu du Aizkardi Mendi Elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Aizkardi Mendi Elkartea 2016ko irailaren 1a

Irailaren 17 eta 18rako irteera bat antolatu dugu pirineotara. Irailaren 17an, aterpetxera inguratuko gara (Angel Orus), eta irailaren 18an, aterpetxetik Posets (3.375m) tontorra igo ondoren, Eriste herrira jaitsiko gara.

Izena emateko 649717182 telefonora dei dezakezue 20:00etatik 22:00etara, edo Aizkardiren bulegotik pasa zaitezkete, ordutegi berean, ostegunetan. Izen emateko epea irailaren 5a da, 13:00ak arte. 

Irteera goizeko 5:00etan izango da (Irailak 17), Olaederra kiroldegitik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!