Belaguatik igoko dute Hiru Erregeen Mahaia mendia (2.446 metro). Izena emateko, 20:00etatik 22:00etara azaldu beharko da Aizkardi Mendi Elkartearen egoitzara edo 649 71 71 82 telefono zenbakira hots egin beharko da, ordutegi berean. Osteguna da izena emateko azken eguna.