Igandean Araba eta Nafarroa arteko ibilaldia

Aurreko hilean eguraldi txarra zegoela eta, bertan behera geratu zen Aizkardik antolatutako irteera. Horregatik, iparraldekoaren ordez, Nafarroa eta Araba arteko bideari ekingo diogu igande honetan.
 

Bernedotik (714m) abiatuko gara eta Punta Alta (1243m) igo ondoren, abiatuko gara La Poblacion (1235m) mendirantz, segidan La Población herrira jaisteko (968m). Hemendik jarraituko dugu Agilar de Codesera (725m).

Irteera honen iraupena sei ordu ingurukoa da eta 17 kilometroko luzera izango du. Irteera igandean izango da, goizeko 07:00etan, Olaederra kiroldegitik.

Izena emateko, telefono honetara deitu beharko da –649 71 71 82– osteguna baino lehen, iluntzeko 20:00 tik 22:00tara. Aizkardiko bulegoan ere egin daiteke ordutegi berdinarekin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!