Igandean Araba eta Nafarroa arteko ibilaldia

Erabiltzailearen aurpegia Aizkardi Mendi Elkartea 2016ko maiatzaren 16a

Izena emateko, telefono honetara deitu beharko da –649 71 71 82– osteguna baino lehen, iluntzeko 20:00 tik 22:00tara. Aizkardiko bulegoan ere egin daiteke ordutegi berdinarekin.

Datorren iganderako antolatu dugu irteera bat, Araba eta Nafarroa artean. Bernedotik (714m) abiatuko gara eta Punta Alta (1243m) igo ondoren, abiatuko gara La Poblacion (1235m) mendirantz, segidan La Población herrira jaisteko (968m). Hemendik jarraituko dugu Agilar de Codesera (725m).

Irteera honen iraupena sei ordu ingurukoa da eta 17 kilometroko luzera izango du. Irteera igandean izango da, goizeko 07:00etan, Olaederra kiroldegitik.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!