Igandean Bizkaia aldera egingo du irteera Aizkardik

Erabiltzailearen aurpegia Aizkardi Mendi Elkartea 2016ko apirilaren 4a

Mañarian hasi eta bukatuko da ibilbidea eta besteak beste, Urkiolako gaina zapalduko dute.

Mañariatik abiatu eta Errialtabaso (1011 metro) igo ondoren, Saibira (925 metro) mendirantz abiatuko dira eta handik Urkiolara jaitsiko dira. Untzilaitzera (934 metro) jarraituko dute, berriz Mañarira itzultzeko.

Sei ordu inguruko iraupena izango du txangoak eta 18 kilometroko luzera. Goizeko 07:00etan aterako dira Villabonako Olaederra kiroldegitik.

Irteeran izena emateko, 649 71 71 82 telefono zenbakira hots egin beharko da iluntzetan (20:00etatik 22:00etara) eta Aizkardiko lokalean ere eman liteke izena, osteguna baino lehen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!