Martxoaren 20an izango da 48. Aizkardi Mendi Martxa

2013ko Mendi Martxako argazkia

Bihar zabalduko da izen-emate epea, eta martxoaren 18ra arte izango da irekita. Aurten ere bi ibilbide mota egongo dira, eta luzea 15. Euskal Herriko Iraupen Luzeko Ibilaldien Zirkuiturako baliagarria izango da.

Ibilbide luzea: 43 kilometro

Ibilbidea: Villabona (61 m.) - Otsabi (110 m.) - Komizar (200 m.) - Meaka (530 m.) - Belabieta (675 m.) - Ibingo Langa (611 m.) - Belabietatxiki (744 m.) - Urdelar (857 m.) - Mugaga (685 m. ) - San Lorentzo (803 m.) - Gorosmendi (665 m.) - Ipuliño (929 m.) - San Anton (499 m.) - Uliko Borda (850 m.) - Arburu (780 m.) - Erroizpe (802 m.) - Berrobi (155 m.) - Uzturreko Gurutzea (665 m.) - Artxipiagako Langa (566 m.) - Loatzo (635 m.) - Villabona.

  • 14 urtez gorakoentzat izango da
  • Luzera: 43 kilometro
  • Iraupena: 10 ordu gutxi gora behera
  • Desnibela 2.500 metro
  • Irteera ordua: 06:30ean, Villabonako Elizatik

Ibilbide motza: 24 kilometro

Ibilaldia: Villabona (61 m.) - Otsabi (110 m.) - Komizar (200 m.) - Meaka (530 m.) - Belabieta (675 m.) - Ibingo Langa (611 m.) - Belabietatxiki (744 m.) - Urdelar (857 m.) - Mugaga (685 m.) - Olantzako Borda (656 m.) - Kiriko Harkaitza (536 m.) - Ibarrolako Erreka - Urdausurbilgo Borda (410 m.) - Kanal Handia (300 m.) - Mandabideta (240 m.) - Lastur Parkea (175 m.) - Arratzain Ikastetxea (115 m.) - Villabona (61 m.)

  • Luzera: 24 kilometro
  • Desnibela: 1.000 metro
  • Iraupena: 6 ordu gutxi gora behera
  • Irteera ordua: 08:00etan, Villabonako Elizatik

Izen-ematea

Martxoaren 1etik 18ra egin ahal izango da izen-ematea. Hiru modu daude:

  • Aizkardi Mendi Elkartearen webgunean edo
  • Zirkuitua.com webgunean
  • 649 717 182 telefonoan: astelehenetik ostiralera, 20:00etatik 22:00era

Horrez gain, egunean bertan ere, irteera baino lehen, aukera izango da. Informazio gehiagorako, elkarteak denen eskura jarri du ibilaldia@aizkardi.com helbidea.

Izen-ematerako orduan, beharrezkoak izango dira honako datu hauek betetzea:

  • Federazioko lizentzia zenbakia, EHNA edo NANa
  • Izen-abizenak
  • Ibilaldi luzea edo motza egin behar duen adieraztea
  • Federatua den ala ez zehaztea
  • Mende talderen batekoa balitz, haren izena azaltzea

Beste hainbat datu

  • Janaria eta edaria parte-hartzaile bakoitzaren kontura izango dira
  • Ibilbidearen amaieran dutxatzeko aukera izango da
  • Ibilbidea bukatzen dutenen artean mendiko tresnez osatutako opariak zozketatuko dira. Ordua 17:30ean. Beharrezkoa izango da bertan egotea.
  • Bezperan lo egin nahi dutenek aukera izango dute, antolakuntzak koltxonetekin prestatuko baitu gela bat. Zerbitzu hori erabili nahi dutenek, ordea, antolakuntzari jakinarazi beharko diote.

Irakurri hemen baldintzak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!