Aizkardi Mendi Elkartearen 32. astea

Erabiltzailearen aurpegia Aizkardi Mendi Elkartea 2015eko azaroaren 16a

Astelehenean, azaroaren 23an hasiko da mendi astea Villabonan. Aizkardik antolatutako ekimena, igandean, azaroaren 29an bukatuko da, urtero antolatzen duten mendi ibilaldiarekin

Aste osoan zehar. 8. argazki rallyko lanen erakusketa izango da ikusgai Gurea zinema aretoko erakusketa aretoan. Sari banaketa, ostiralean egingo dute, 20:00etatik aurrera.

Bien bitartean, astelehenean, Everest filma ikusteko aukera izango da Gurea zinema aretoan. Asteazkenean, Alex Txikon izango da Villabonan eta Nanga Parbat neguan izeneko emanaldia eskainiko du. Ostegunean, berriz, Cervionoko lehen igoeraren inguruko El Reto filma eskainiko dute. Eta ostiralean, argazki rallyaren sari banaketaren aurretik, Xabier Urrateren Jainkosa turkesa: Cho-Oyu emanaldia izango da.

Igandean, mendi ibilaldiarekin bukatuko da aurtengo mendi astea. Goizeko 08:30ean aterako dira Olaederra kiroldegitik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!