Aizkardi, Artzenan barrena

Erabiltzailearen aurpegia Aizkardi Mendi Elkartea 2015eko urriaren 20a

Artzenako mendilerroan barrena, Araban, ibili da Aizkardi Mendi Elkartea asteburu honetan.

Espejo ondoan dagoen Barrio izeneko herri txiki batetik atera ginen. Bachicabo mendira igo ginen (1.200 metro) eta hurrenez hurren Mota (1.319 m), Cueto (1.362 m) eta Risco del Mojon (1.342 m) mendiak igo genituen ondoren. Handik, eta ibilaldiarekin amaitzeko Burgosen kokaturik dagoen San Martin de Don izeneko herrira jaitsi ginen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!