Arabako parajeak bisitatzeko aukera, Aizkardirekin

Erabiltzailearen aurpegia Aizkardi Mendi Elkartea 2015eko urriaren 12a

Amasa-Villabonako Aizkardi Mendi Elkarteak irteera antolatu du iganderako. Espejo, Batxikabo, La Mota eta Cueto mendiak igoko dituzte, besteak beste.

Barriotik abiatuko dute ibilbidea eta handik 1201 metro dituen Batxikabo mendira igoko dira. La Mota (1315 metro) eta Cueto (1367 metro) gainetatik igaro ondoren, San Martin de Donen bukatuko dute ibilaldia.

Guztira 19 kilometroko ibilaldia izango da eta sei bat ordu beharko dituzte bidea egiten. Goizeko 7:00etan aterako dira, igandean, Olaederra kiroldegitik.

Izen emateak Aizkardi Mendi Elkartera jo beharko da, arratsaldez 649 71 71 82 telefonora deituta edo elkartearen egoitzara ostegun iluntzean joanda. osteguna da izen emateko azken eguna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!