Pirinioetara Aizkardirekin

Erabiltzailearen aurpegia Aizkardi Mendi Elkartea 2015eko abuztuaren 31

BachimaƱa mendia

Irailaren 12 eta 13an Pirinioetatik barrena irteera antolatu dugu.

Irailaren 12an, larunbatean, 05:30etatik aterako gara Olaederra kiroldegitik. Panticosako balneariora joango gara eta bertatik (1.600 metro) irtengo gara, Batanes mendira igotzeko (2.874 metro). Handik Bachimañako aterpetxera jaitsiko gara, eta han pasako dugu gaua.

Igandean, gosaldu ostean Infiernos mendira igoko gara (3.076 metro). Bestelako ibilbideak egiteko aukera ere izango da.

Izena-emateko, 649 71 71 82 telefonora deitu beharko da 20:00etatik 22:00etara bitartean. Aizkardiren bulegoan ere eman daiteke izena, ostegunean, ordutegi berean. Irailaren 9an amaituko da horretarako aukera.

Honako irudi hau, berriz, Infiernos mendikoa da:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!