Igandean, irteera Nafarroa Beherera

Erabiltzailearen aurpegia Aizkardi Mendi Elkartea 2015eko ekainaren 8a

Okabe mendira igoko gara. 19 kilometroko ibilbidea da, zazpi bat ordukoa. Honakoa izango da ibilbidea:

Goizeko 07:00etan irtento gara Olaederra kiroldegitik. Handik, Hauzara abiatuko gara. Bertan hasiko da ibilaldia. Iraukottutturre mendira (1.150 metro) igoko gara lehenengo, eta handik Okabera (1.450 metro). Saroberrira jaitsiko gara (1.250 metro) berriro ere Hauzara itzuli aurretik. Guztira 19 kilometroko ibilbidea da

Izen-emateko epea ostegunean amaituko da. Interesatuek 649717182 telefono zenbakira deitu beharko dute, edo elkartera bertara joan beharko dute ostegunean 20:00etatik 22:00etara bitartean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!