Arabatik Bizkaira mendi irteera

Erabiltzailearen aurpegia Aizkardi Mendi Elkartea 2015eko maiatzaren 4a

Maiatzaren 10erako irteera antolatu du Aizkardik. 07:00etan irtengo gara Olaederra kiroldegitik eta Laudiora joango gara. Goikogane igo ostean, Ganekogortara joango gara, Kamarakatik pasata. Bilboko Burdin Hesia zenaren trintxerak ikusi ahal izango dira ibilbidean zehar. Ganekogortatik Galarraga mendira jaitsiko gara, eta Sodupen amaituko da ibilbidea. Guztira 18 kilometroko ibilbidea da, eta sei ordu t'erdiko iraupena izango du.

Izena emateko: 649717182 telefono zenbakira deitu, 20:00etatik 22:00etara bitarte, edo ordutegi berean, Aizkardi elkartearen bulegoan, ostegunetan. Azken eguna, maiatzaren 7a, osteguna, izango da.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!