Nafarroara irteera, Aizkardi mendi taldearen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aizkardi Mendi Elkartea 2015eko otsailaren 14a

Legate

Otsailaren 22an egingo dute 7 bat orduko eta 24 kilometrotako ibilaldia

Aizkardi mendi taldeak Nafarroara irteera antolatu du otsailaren 22rako. Lekaroz herritik aterako dira, eta Legate (876 metro) mendira igoko dira lehenik. Ondoren Larrondora (852 metro) joango dira eta handik Alkurruntzera (930 metro). Urdaxubi herrian bukatuko dute ibilbidea. Guztira 7 bat orduko txangoa egingo dute, 24 bat kilometro.

Irteeran parte hartzeko 649 71 71 82 telefono zenbakira deitu behar da 20:00etatik 22:00etara, edota mendi taldearen egoitzara joan ostegunetan ordu berean. Hilaren 19an izango da azken eguna. Irteera egunean 07:00etan aterako dira Olaederra kiroldegitik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!