Lapurdin barrena irteera

Erabiltzailearen aurpegia Aizkardi Mendi Elkartea 2015eko urtarrilaren 13a

Igande honetan, hilaren 18an, Biriatutik hasita Sararainoko bidea egingo dugu.

22 kilometroko ibilbidea izango da eta Xoldokogaina (490 m.), Azkope (549 m.), Manttale (571 m.), Ibardin (322 m.), Larrun (900 m.), Deskarga (270 m.) eta Sara (56 m.) gurutzatuko ditu. Gutxi gora behera, sei orduko iraupena izango du.

Ostegunean amaituko da izen emateko epea. Horretarako, 649 71 71 82 telefonora deitu ahal izango da 20:00etatik 22:00etara bitartean, edo ostegunean bertan, ordu berean, elkartera joan daiteke.

Irteerari dagokionez, igandean goizeko 07:30ean irtengo da autobusa Olaederra kiroldegitik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!