Garobelera irteera datorren astean

Erabiltzailearen aurpegia Aizkardi Mendi Elkartea 2014ko urriaren 2a

Urriaren 12an, igandean, Olaederra kiroldegitik irtengo gara 07:00etan. Sei orduko irautea espero dugun 20 kilometroko ibilbidea egingo dugu.

Agiñiga(400metro) herritik irtengo gara eta bertatik Tologorriko gailurra joango gara Xendra Beltza izenarekin ezagutzen den bidetik barrena. Hortik, Somo(1233 metro) eta Eskutxi(1185) gailurretatik jarraituko dugu. Hemendik Ungino(1099 metro) aldera joango gara Atakako bidetik behera hasierako Agiñiga herrira bueltatzeko.

Irteeran izen-emateko Aizkardira deitu daiteke 649717182 telefonora 20:00etatik 22:etara edo elkartean bertan, ostegunetan, ordutegi berean. Hilaren 9ra arte apuntatu daiteke irteerara.


  

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!