Lizarrara joateko txangoa antolatu du Aizkardik

Erabiltzailearen aurpegia Aizkardi Mendi Elkartea 2014ko maiatzaren 5a

Monjardinera joango dira mendizaleak asteburuan
Datorren asteburuan Lizarrara joateko txangoa antolatu du Aizkardi mendi taldeak. Larunbatean, hilak 10, Lokizera joango dira, eta Oilogoienen bukatuko dute ibilbidea, bertan emango dutelarik gaua. Igandean Jurramendi eta Monjardinera joango dira, eta Oilogoienen bukatuko dute eguneko txangoa.

Izena eman nahi dutenek 649717182 telefono zenbakira deitu behar dute 20:00etatik 22:00etara, edota ostegunean Aizkardiren egoitzatik pasa ordu berean. Osteguna da izena emateko azken eguna.

Bi eguneko ibilbidea egin nahi ez duenak badu beste aukerarik; larunbatean Oilogoienera kotxez joan daiteke, eta igandeko txangoa egin.

Besteak larunbatean irtengo dira 08:00etan Olaederra kiroldegitik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!