Oilogoienera asteburu pasa

Erabiltzailearen aurpegia Aizkardi Mendi Elkartea 2014ko maiatzaren 5a

Datorren asteburu osoan zehar, Lizarrako lurretatik irteera bat egingo dugu. Larunbatean, maiatzaren 10ean, Lokizen barrena ibiliko gara, eta Oilogoienen amaituko dugu. Bertan gaua pasa ondoren, Montejurra eta Monjardinera egingo dugu bisita igandean.

Bigarren aukera bat ere badago, izan ere, larunbat arratsaldean Oilogoienera joateko aukera izango da, gaua bertan pasa eta igandeko ibilaldia egin ahal izateko.

Irteera joateko, 649717182 telefonora deitu daiteke 20:00etatik 22:00etara, edota elkartetik pasa daiteke, ostegunetan denbora tarte berean. Ostegunean amaituko da izen-emate epea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!