Igandean, Bizkaiko kostatik ibilaldia

Erabiltzailearen aurpegia Aizkardi Mendi Elkartea 2014ko apirilaren 22a

26 kilometroko ibilbidea egingo dugu, Gernikatik San Pelayora. Gaztelugatxera joateko aukera ere izango da.

Apirilaren 27an, Bizkaia aldetik irteera egingo dugu. 07:00etan Olaederrako kiroldegian hartuko dugu autobusa, eta Gernikatik hasiko da ibilbidea. Lumo pasa ondoren, Malagan egingo dugu lehen geldialdia. Iparralderantz jarraituko dugu, Sollube gaina pasa arte. Handik, eta hainbat gain zeharkatu ondoren, Burgoara joango gara. Handik, eta ibilaldia amaitzeko, San Pelayora jaitsiko gara. Bertatik Gaztelugatxera joateko aukera izango da nahi duenarentzat. Guztira, 26 kilometroko ibilbidea izango da, zazpi ordu ingurukoa.

Interesatuek, 649 717 182 telefonoan eman dezakete izena 20:00etatik 22:00era bitartean, edota ostegunetan elkartean bertan, aipatutako ordutegi berean. Ostegunean izango da izena emateko azken eguna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!