46. Mendi Martxarako izen-emate epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Aizkardi Mendi Elkartea 2014ko martxoaren 13a

Martxoaren 30ean izango da martxa, eta 28ra arte egongo da zabalik izen ematea, nahiz eta egunean bertan ere egin daitekeen. Bi ibilbide izango ditu martxak 43km-koa eta 24km-koa.

Martxoaren 30ean, Aizkardi Mendi Elkarteak antolatutako 46. Mendi Martxa egingo da. Bi ibilbide izango dira:

  1. Luzea, 43 kilometrokoa, 2.400 metroko desnibela duena, eta 13. Euskal Herriko Iraupen Luzeko Ibilaldien Zirkuitorako puntuagarria dena. 07:00etan izango da irteera.
  2. Motza, 24 kilometrokoa, 1.200 metroko desnibela duena. Irteera 08:00etan izango da. 

Bai batean zein bestean izena emateko, hiru aukera daude:

  1. www.aizkardi.com webgunearen bitartez
  2. 649 717 182 telefono zenbakiak (20:00etatik 22:00etara)
  3. Martxaren egun berean, irteeran

Izen-ematea doakoa da kasu guztietan, baina antolatzaileok eskatzen dugu ahal bezain laster egitea. Aurretiko izen emate epea martxoaren 28an amaituko da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!