0 Etapa - 1098

Erabiltzailearen aurpegia Aizalde Raid Team 2016ko mar. 24a, 23:51

"Ama, zenbat kilometro daude Albizturtik Algecirasera?"

1098km; ez  gehiago ezta gutxiago ere. Horiexek dira Albiztur Algecirastik urruntzen dituztenak eta gaur bata bestearen atzetik egin ditugunak. Marka da gero gaurkoari "0 Etapa" deitzea, gaurkoan baino kilometro gehiago nekez egingo ditugu eta.

Goizeko 7:00etan Albizturtik abiatu eta 21:04etan (espero baino 4 minutu beranduago!) iritsi gara Algecirasera. Antolakuntzaren ikuskapena pasa eta afaldu eta ohera, bihar goizeko 5etan portuan egon behar dugu eta!

Lehen sustoa ere izan dugu, bidean kotxea zarata arraroak egiten hasi baita. Baina etorri bezela joan zaizkio zaratak.

Ea itzultzeko presarik agertzen ez duten!

Gainerako parte hartzaileekin ere lehen harremanak egin ditugu. Bistazo azkar batean, ondo prsetatutako kotxeetan badatoz ere, ez dugu uste inork guk adina material ekarri duenik!

Nabari dadila euskaldunon eskuzabaltasuna noraino iristen den.

Bagoaz ba ohera. Hurrena lur afrikarretatik idatziko dugu!

Laister arte!!


Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!