Amaitu da Aizalde Raid Taldearen Crowdfundinga!

Erabiltzailearen aurpegia Aizalde Raid Team 2016ko martxoaren 13a

Ostiral gauean bukatu eta hasierako helmuga ia bikoiztu egin dugu! 932€ bildu dira denera!

Gure eskerrik beroenak denoi, baita Karenako adiskideei ere, gure proiektua gauzatu ahal izateko euskarazko erreminta hau gure eskura jarri eta mantentzeagatik!

Datozen egunetan pegatinak egiteari ekingo diogu eta pixkanaka kotxea hartzen doan itxura erakutsiko dizuegu.
Norbaitek oraindik ekarpenik egin nahiko balu datorren larunbatean Beotibar ondoan topatu gaitzake edo orrialde honetan idatzi!
Mila esker denoi!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!