Aizalde Raid - Albizturtik Essauirara abentura solidario batean

Erabiltzailearen aurpegia Aizalde Raid Team 2016ko otsailaren 29a

Marokon zehar 7 etapatako proba batean parte hartuko dugu 3 kanpaina solidariotan lagunduz.

Ander Dorronsoro eta Ander Malbadi, Albizturko (Gipuzkoa) bi gazte gara, eta Aste Santuan Marokon zehar 7 etapatako Oasis Raid izeneko proba batean parte hartuko dugu Felicidad Sin Fronteras elkarteari 3 kanpaina solidariotan lagundu asmoz, eskola materiala, hotzaren aurkako arropa eta material ortopedikoa eramanez. 5.000 km Renault Kangoo zahar batean, orientazioa eta erresistentzia aproban jarriz.

Gure aurrekontu totalaren 2 herenak gure kaxa osatuko ditugun arren, beste herena osatzeko zuen guztion laguntza beharko dugu!

Horregatik, modu sinbolikoan bada ere, abenturan gurekin etortzera gonbidatzen zaitugu zure izen edo logoa gure autoan jarriz.

Gurekin etorri nahi?

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!