Aulkitik: Aitziber Azpeitia

Erabiltzailearen aurpegia Aitziber Azpeitia 2014ko abenduaren 16a

Hamaikagarren jardunaldia genuen jada, urte honetako azkena. Aurreko asteburuan irabaztearen ondorioz konfiantza eta gogo gehiagorekin gindoazen Leioarantz.

Partida parekatua izan zen. Lehen zatian, etxeko taldea baina gehiago izan ginen, baina ez genuen golik sartu, eta aldageletara, 1-0ekoarekin joan ginen. Bigarren zatia bide beretik hasi zen; parean. Maddik baloia hartu eta jaurtiketa on bat egin zuen arte. Atezainak gelditu gelditu zuen, baina kornerrera joan zen baloia, eta hor iritsi zen Eliren gola. Berdinketari ongi eutsi genion, baina zortea lagun, 29. minutuan 2-1ekoa sartu zuten leioatarrek. Partida amaitzear zegoela iritsi zen 3-1ekoa.

Hurrengo jardunaldia ere kanpoan jokatzen dugu, eta ea Eguberrietako oporren ondoren, irabazi eta bolada txar hau bukatzen den.

Aupa Tolosa!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!