Kale Kantoitik

Gabonetako argiak

Erabiltzailearen aurpegia

Asko entzun eta irakurtzen ari naiz egun hauetan begi bistakoa den gai bati buruz, aurten inoiz baino eztabaida biziagoak sortarazi dituen gai bat,... gabonetako argiak.

Denok ikusiko zenituzten han-hemen, gabon zoriontsu batzuk iradoki nahian gabon komertzial batzuetara gonbidatuz. "Eta nola liteke?" "Aurtengo egoeran egonda gainera..." eta antzekoak entzuten dira kaleetan. Eta beharbada ez dute arrazoirik falta, baina arrazoia ez den motiboa ere nahiko agerian ez ote dagoen otu zait. Badakizue zer gertatzen den Gabonetako argiak pizten direnean; ikusi nahi ez dituztenak ere ikustera behartzen dituzte, eta ikusi nahi dituztenak itsutu. Eta ikusi nahi ez duenari begira dagoenak, eta are gehiago itsutuak, ez dute ikusi beharko luketena ikusten. Ulertzen orain?

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!