Kale Kantoitik

Hogeita hamabost

Erabiltzailearen aurpegia

35... 35 metrotan ezarri du Jaurlaritzak etxebizitzen gutxieneko neurria, bizigarritasun baldintzak betetze aldera. 35 metro bizitza baterako. 

35 metro pertsona, bikote, familia zein bestelako talderentzat. Bizigarritasuna? Zeren baitakoa? Etxebizitza duinerako eskubidea baldin badaukagu... 35 metro? Ulertzen ditut lurraren erabilera parametroak, eraikuntzaren baldintzak zein hirigintza planak, baina beste behin zeri begira onartu ote den pentsatzera naramate 35 metro horiek. Eraikin bakoitzean 35 metroko erleabiak egin daitezke, salmenta prezioak beste zerbaiten arabera ezarriko direla jakinik. Irizpide nagusia horren ingurukoa izango ez ote den pentsatu dut irakurri orduko. Beste behin ere goitik beherako begiratua behetik gorako eraikuntzari. Ah, baina hori, terrazak garrantzitsuak dira...

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!